Jone Urkizu EMUNkideak HIZNETeko bere sakontze egitasmoaren berri eman digu: lan munduko euskara planak hedatzeko baliagarria izan daitekeela abiapuntutzat hartuta, euskararekiko gizarte erantzukizuna komunikatzen al den aztertu du.

Horretarako, euskara plana duten Mondragon Korporazioko hainbat kooperatibaren web korporatiboak behatu zituen. Hauxe ondorio nagusia: gehienek ematen dute gizarte erantzukizunaren inguruko informazioa, ez ordea euskara edo euskal kulturari buruzkoa.

Mondragon Korporazioko kooperatiben balio-sisteman integratuta daude biak, bai gizarte erantzukizuna bai hizkuntzaren normalizazioa. Baina azterketaren emaitzek aditzera ematen dutenaren arabera, konbergentzia hori ez da kanpo komunikazioan islatzen. Beraz, landu beharreko gaia dela ondoriozta daiteke, baldin eta kooperatibek euskararen sustapenean duten erreferentzialtasuna sendotzea nahi badugu.

 

 

Irakurtzen jarraitu...

KONFEKOOPek (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak) antolatuta abenduaren 1ean Kooperatibismoaren Mundu Eguna ospatuko dute MiƱaon (Araba).

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren eta ONUren ekimenari jarraituz, urtero munduko kooperatiba guztiek egiten duten ospakizun eguna da.

Aurtengoan BAKEA ERAIKI KOOPERATIBEN BIDEZ deritzon gaia jorratuko dute eta egitaraua honakoa izango da:

  • 12:00 Hasiera: Joseba Azkarraga Roderok, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuak.
  • 12:15 Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakari Patxi Ormazabal Zamakonaren agurra eta ACIren 2006ko mezua: “Bakea eraiki kooperatiben bidez”
  • 12:30 “Kooperatibismoaren ekarpena Bakearen eraikuntzan”. Hizlaria: Marcos de Castro, CEPESeko lehendakaria (Gizarte Ekonomiako Enpresen Espainiako Konfederazioa).
  • 13:15 Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren agurra.
  • 13:30 Luntxa

Etiketak

Irakurtzen jarraitu...