Antzuolako Goizper kooperatibak 5 kontinentetan eta 112 herrialdetan saltzen ditu ihinztagailuak. Goizper-entzat hizkuntzen kudeaketa oso faktore garrantzitsua da produktua kalitatez ekoitzi eta mundu zabalean kalitatez saltzeko orduan. Hori dela eta, hizkuntzen kudeaketaren arloan hainbat proiektu lantzen dihardu EMUNen aholkularitzapean (euskara plana, hizkuntza politika orokorra nazioartekotzerako…).

Begoña Arruti Ihinztadura negozioko esportazio arduradunetako bat da. Bideo honetan, eleaniztasuna Goizperren nola kudeatzen duten aurkezten du: hainbat esperientzia eta praktika azaltzeaz gain, hizkuntzak modu egokian kudeatzeak Goizperri ekarri dizkion onuren berri ematen du. Hitzaldi hori Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren XXI. Europar Astearen barruan egindako hitzaldia da, hain zuzen ere “Eleaniztasunaren kudeaketa enpresa globalean: dirua galtzen ari naiz?” izeneko jardunaldian.

Irakurtzen jarraitu...