Iaz Azpidazkiren bidez, lanean euskaraz erosoago egiteko hainbat aholku eman ditugu. Orain horiek denak batera jarri ditugu dokumentu bakarrean.

Ahoz zein idatziz lanean euskaraz erosoago egiteko aholkuak dira hauek: telefonoa hartzerakoan, aurrez aurreko ahozko elkarrizketetan, on line dauden baliabideak, hiztegiak eta mezu elektronikoak idazterakoan.

Bidaltzailea: Txerra Rodriguez, Emuneko teknikaria
Irakurtzen jarraitu...

Erakunde batean hizkuntza kudeaketarako hainbat tresna erabili daitezkeela esaten dugunean, burura etortzen zaizkigunak betiko tresnak izaten dira: itzulpen memoriak, glosategiak, eta abar. IMHk aurten antolatu duen 30+10 mintegian gure telefono zentralita hizkuntza kudeaketarako nola erabiltzen dugun azaldu dut

Hizkuntza berez komunikatzeko erabiltzen dugun tresna bat da, eta gaur egungo gizartean, gaur egungo ekonomian, ahozko komunikazioan erabiltzen dugun tresna garrantzitsuena telefonoa da. Hau dela eta erakunde guztien gastuetan garrantzi berezia izaten du atal honek: gero eta handiagoa den gastua, gero eta gehiago erabiltzen den baliabidea.

Irakurtzen jarraitu...

AEkren xedea Euskal Herria euskalduntzea da eta hori lortzeko hiru esparrutan lan egiten du; ezagutzan, erabileran eta sustapenean. Horretaz gain, euskararen aldeko eragile aktiboa izateko konpromisoa hartuta dugu eta hornitzaileak hautatzeko orduan, euskarak duen garapena oso kontuan hartzen dugu. Horrexegatik aukeratu genuen Maquelsa/Konika Minolta enpresa eta ez beste bat.

Irakurtzen jarraitu...

Gipuzkoako Ogasuneko Erakundeekiko Konpromisoen Zerbitzuko langileak zorioneko daude azken hilabeteotan.

Izan ere, aurreko uztailean jakin zuten Euskalit Fundazioak urrezko Bikain ziurtagiria eman ziela, hau da, maila gorenekoa. Euskalit Fundazioak bidalitako ebaluatzaileek zerbitzuan eginiko bilera eta elkarrizketen ondoren, eta dokumentazioa jaso eta gero, beraien epaia eman zuten udara hasieran. Aurreko azaroaren 10ean Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan eginiko banaketa ekitaldiarekin amaitu zen prozesu hau; ez, ordea, zerbitzuak bere eguneroko jardunean euskararen normalizazioari begira dituen asmo eta ahaleginak.

Irakurtzen jarraitu...