Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), EUSLAN programa pilotua jarri du martxan. Programa horren helburua honako hau da: enpresa industrialetako lan hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatzea eta gauzatzea.

Programa horretan parte hartu ahal izateko enpresek baldintza zorrotzak bete behar izan dituzte eta, azkenean, honako hauek dira parte hartzen ari direnak: JMA, Batz, Cikautxo, Elay, Maier, Orkli, Copreci, Danobat, Eika, Goizper, Erreka eta Ulma Eraikuntza (azken seiei EMUNek aholkularitza eskaintzen die). Enpresa horietatik 8 Gipuzkoan daude, eta beste 4rak Bizkaian; guztien artean 5.000 langiletik gora biltzen dituzte.

Halaber, helburu eta konpromiso bat hartu dute programa pilotuan parte hartzen duten enpresek: enpresa barruko ahozko eta idatzizko lan harremanei eta hizkuntza paisaiari dagokionez euskararen erabilera %90era iristea edo, gutxienez, %20ko hobekuntza izatea 2017an. Konpromiso horren neurgarritasuna Bikain ziurtagiriaren bidez bermatuko da –enpresa parte-hartzaileek 2017an Bikain ziurtagiriari dagokion ebaluazioa izango dute–.

Programa horren oinarrian Elay enpresak euskara normalizatzeko egindako ibilbidea dago.

Euslan_Logoak

EUSLANi buruz gehiago jakiteko asmoz, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari den Jorge Giménez Bechengana hurbildu gara:

Irakurtzen jarraitu...

Euskara-planak martxan dauzkaten edo eduki dituzten hainbat enpresatan sortutako euskarazko agiri-ereduak jarri ditu eskura Lanhitzek.
Bildumaren helburua, beraz, enpresa bateko ohiko jarduna eta euskara uztartzeko modua erakustea da.
Agirien sailkapena osatzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eratutako Erreferentziazko Marko Estandarra izan dute ardatz.
LANTALANek lotura zuzena egiteko aukera eskaintzen du menuan “Entitate pribatuek sortutako agiriak” atalean (eskubiko zutabea).

Bidaltzailea: lantalan
Irakurtzen jarraitu...