Arrasateko Udala auzoan, irailaren 21etik 25era, eta 12. urtez, EMUNeko Euskara Formaziotik barnetegia antolatu dugu. Aurtengoan ere, hainbat enpresatatik etorri dira ikasleak (Ederlan, Mondragon Sustapena, Ausolan…); 9 lagun guztira, askotariko ibilbide linguistiko eta motibazioekin, baina guztiak ere egun batzuetan euskaran murgiltzeko gogotsu.

Argazkia

Egunero, goizetik gauera, euskaraz bizitzeko aukera izan dute ikasleek; goizean euskara klaseak jaso ostean, arratsaldero kultur ekintzak egiteko eta Debagoienako inguruak ezagutzeko parada izan dute: baserri ekologiko bat, azken errementariaren erakusketa, inguruko hainbat herri eta auzo (Arantzazu, Apotzaga, Urkulu…), eta azken egunean bertso-saioa! Beti ere, bertako norbait izan dute gidari lanak egiten.

Harrigarria da egun oso bat euskaraz hitz egiten pasa ondoren, zenbat aurreratzen duten ikasleek. Ikasleak eurak ere konturatzen dira nola, lehen egunetik, hobetzen duten jariotasuna. Eta hori ikusirik, ematen diegun etxerako lana edo mezua ere argia da: euren eguneroko bizitza bihurtzea barnetegi!

Larraitz Madinabeitia (EMUNeko Euskara Formazioko kidea)

Irakurtzen jarraitu...

Gotzon Carcar coach pertsonalak eskainitako bi ikastarotan izan da Larraitz Madinabeitia emunkidea. Azkenak izenburu hau izan du: “Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak”.

Bertan jasotakoaren garrantzia laburbiltzeko eskatu diogu eta bideo labur honetan hainbat ideia plazaratu ditu. Argi komunikatzearen garrantziaz eta lanean erakargarriagoak izateko lanabesen inguruan dihardu.

Irakurtzen jarraitu...