Aurrekoan aipatu genuen bezala, Mondragon Korporazioko euskara koordinatzaileek Otaloran egin zuten topaketak, prestakuntzaz gain, bigarren helburu bat ere izan zuen: kooperatibetako esperientzia eta praktika baliagarriak elkarrekin partekatzea. Horren baitan, Soraluceko euskara koordinatzaileak, Andoni Korkostegik, kooperatiban martxan duten euskara hutsezko kanalaren nondik norakoak azaldu zituen.

Euskara hutsezko kanalak Soralucen from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

Euskarak, hegemonian eta nagusitasunean landu den eremu eta funtzioetan egin du aurrera: ikastoletan, euskaraz garatu diren komunikabideetan… Planteamendu elebidunetan euskarak normalean galdu egin du.

Lorea Agirre

Hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Horrela, tokiko hizkuntzari funtzio esklusibo eta espezifiko batzuk ziurtatuko zaizkio, hedapen handiko beste hizkuntzen aurrean babestuz.

Albert Bastardas

Soraluce kooperatiban 2001. urtetik dugu euskara plana eta, lehen urteetan askotariko ekintzak martxan jarri ostean (motibazio kanpainak, itzulpenak, berripapera…), 2009an urrats berri bat ematea erabaki genuen: euskara hutsezko kanala martxan jartzea, hain zuzen ere. Lortu ditugun emaitzek eta soziolinguistikan aditu direnek zer dioten irakurtzeak, bide onean goazela baieztatu digute.

Labur-labur honako hau da euskara hutsezko kanalaren helburua: Soraluceko bazkide euskaldunei -%79- ahalik eta funtzio gehien eskaintzea edo eginaraztea euskara hutsez.

Irakurtzen jarraitu...

Udalekin egitasmoaren barruan, Lorea Agirrek ikastaroa eman zuen diskurtsoei buruz. Haren laburpentxo bat dakargu gurean hona.

DISKURTSOA DENA DA, isilik egotea ere bai.

Zertarako diskurtsoak? Harremanak edo harreman ezak ematen dio balioa diskurtsoari. Harremanek baldintzatzen dute esan behar dugun hori. Diskurtsoek balio dute komunitate bat, talde bat egiteko, iritziak eta pentsamenduak konpartitzen direnean sortzen da komunitatea. Talde batek diskurtso bat konpartitzen duen neurrian komunitatea egiten du (hedabideek hori bera egiten dute neurri batean).

EUSKARAK ZER?

Euskara esan eta horri zein adjetibazio edo hitz jartzen diogun jakitea garrantzitsua da. Diskurtsoek ekibalentzia kateak sortzen dituzte. Diskurtsoa gizartean dago, berak aldatu, bortxatu egiten du. Kate horiek inportanteak dira praktikarako bidean jartzen dituelako, eltzea sutan jartzen dute.

ZERGATIK EUSKARAZ EGIN?

Diskurtso bakarrak ez du balio. Diskurtso asko erabili behar ditugu, taldearen eta kontzientzia mailaren arabera, eta kasu askotan, aldiro bat baino gehiago.

DISKURTSO MOTAK

Legediaren diskurtsoa: autoritateak legez egin behar dela dionean.

Arnasguneen diskurtsoa: “euskaraz, nola bestela?” euskarak oxigenoa hartzen duen gunean dagoena. Hegemonia egoeran dagoen gizatalde baten egoera, ez du hizkuntza hautua behar. Erne, egoera hau aldatzea oso erraza da.

Kontzientziaren diskurtsoa: euskaraz egin behar dugu

Diskurtso militantea, identitatea: euskarak behar zaitu, euskara zu zara…

Kultur identitatea, naziogintza: kultura hizkuntzaren elikagai sinbolikoa da eta elkar lotuta joan behar dira. Kultura hizkuntzaren bitartez deskubritzen duzuena mundu bat irekitzen zaizu.

Hizkuntzak eskubideak dituzte, komunitate baten bitartez bizitzeko eskubidea dute.

Hizkuntza ekologia: hizkuntza guztiak berdinak eta aniztasunaren aldarria.

Gizarte erantzukizuna: desberdinak gara baina aukera eta eskubideetan berdinak, edo aukera gehiago behar ditugu.

Diskurtso estetikoa: hizkuntzaren gozagarritasunarekin du zerikusia, ligatzeko, ondo pasatzeko baliagarri behar du izan. Lotura zuzena du honek gaitasunarekin.

Diskurtso politikoa: hizkuntza lur puska baten truke. Koldo Izagirrek dio hizkuntza zentralidadean jarri behar dela.

Diskurtso hegemoniko, inperialista: hizkuntza normala, jasoa, noranahikoa gaztelania/ingelesa da.

Irakurtzen jarraitu...

Lorea Agirre Emunera etorri zen orain dela bi aste Sorguneak ikertegia aurkeztera. Euskal kulturari buruz luze egin zuen berba Loreak. Euskalgintzari buruz eta erdalgintzari buruz. Cultura vascari buruz eta euskal kulturari buruz.

Lorea Agirre, Sorguneak from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...