DANOBATGROUP eta berau osatzen duten kooperatibek euskararekin duten konpromisoa berretsi egin zen, berriz ere, BIEMH 2016 erakustazokan. Konpromiso horri jarraituz, Bilboko makina erreminta erakustazokako aurtengo edizioan, DANOBATGROUPen eta IK4-Idekoren standetan errotulazio eta panel guztiak euskaraz ere egoteaz gain, bideo korporatiboa ere euskaraz ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek; halaber, prentsara helarazitako zein sare sozialen bidez zabaldutako informazio guztia euskaraz ere zegoen.

Presentación2

Irakurtzen jarraitu...

Carmelo Urdangarin (Deba, 1932) ekonomialaria eta kultur arloko pertsona ezaguna da. Danobat kooperatiban egin zuen lan, baina berak egindako lana oparoa da. Horren erakusgarri, 20 liburu inguru ditu argitaratuta; antzinako ofizioen arlokoak dira liburu horietako asko. Bere ibilbidearengatik errekonozimendu asko jaso ditu, besteak beste, Debegesak ematen duen Gure Balioak saria. Guk, Elgoibarko makina-erremintak ospatu berri duen 100 urteurrenaren aitzakian, Carmelorengan jo dugu lehen urte haiek nolakoak izan ziren jakin asmoz.

7c4dc916-7643-43c8-8450-a13f6659b910

Argazkia: Debegesa

Nola izan zen makina-erremintaren sorrera Elgoibarren?

Elgoibarren makina-erremintaren sorrera ez zen egun batetik bestera gertatu, prozesu baten emaitza izan zen; Fundiciones San Pedro* labe garaiak, adibidez, aurretik zeuden. Horrez gain, erlojugintzan edo burdinsareak egiten ospe handia zuten Elgoibarko fabrikatzaileek, eta estatu osoan saltzen zituzten euren produktuak. Beste horrenbeste esan dezakegu Eibarko armagintzari buruz ere, ia 700 urteko ibilbidea egin baitu. Beraz, garai hartan, duela 100 urte, know-how handia zegoen metatuta Elgoibar eta inguruko herrietan, eta hori guztia baliatu zen makina-erremintako lehen tailerrak martxan jartzeko.

Nortzuk izan ziren lehen aitzindari haiek? Nolakoak ziren?

Esango nuke bi tipologiatako jendea zegoela: batetik, oso ohikoa zen tailer batean lanean ari zen langile batek lana uztea eta bere tailer propioa jartzea. Horrela, eta denbora gutxian, asko ugaritu ziren makina-erremintako tailerrak. Bestetik, beste sektore batzuetako enpresariek makina-erremintan negozioa egon zitekeela ikusi zuten, eta dirua inbertitzen hasi ziren. Urte batzuk beranduago, frankismoa egoteak ere lagundu egin zuen neurri batean; izan are, beste herrialdeekin hartu-emanik ez zegoenez, Elgoibarko eta Euskal Herri osoko enpresak babestuta egon baitziren.

Hizkuntzei dagokionez, zein zen hasierako urte haietan nagusi?

Elgoibarren jende gehiena euskalduna zen, eta hitz egin ere euskaraz hitz egiten zuten; eta, lantegietan kaleko errealitatea islatzen zenez, lantegietan ere euskaraz hitz egiten zen nagusiki. Eta bezeroekin eta hornitzaileekin beste horrenbeste; gehienak Euskal Herrikoak zirenez, haiekin ere gehienetan euskaraz izaten zen harremana. Idatzizkoari dagokionez, estatutuak eta halako idatzi formalak gaztelaniaz egoten ziren, nahiz eta, gero, oharrak idazterakoan edo apunteak hartzerakoan askotan euskara erabili; erremintak aipatzerakoan ere, barautsa edo mailuka (mailua) esaten zen, euskarazko izenak erabiltzen ziren, alegia.

Hizkuntzen erabilerarekin jarraituz, 100 urte hauek bereizi beharko bazenitu, zein garai aipatuko zenituzke?

Lau garai bereiziko nituzke: 1) aipatu dudan bezala, lehen urteetan euskara zen nagusi; 2) 1930. urteko hamarkadan, enpresak Espainian saltzen hasi zirenean, estatuko bezeroekin gaztelania erabiltzen hasi ziren, eta zer esanik ez frankismoa iritsi zenean, orduan barne harremanetan ere gaztelania nagusitu baitzen; 3) 1960. urteko hamarkadan nazioartekotze prozesua hasi zen; lehendik inguruko herrialdeetan (Frantzia, Italia…), eta poliki-poliki beste herrialde batzuekin hartu-emanak izaten hasi ziren enpresak. Horrekin batera ordura arte arrotzak ziren hainbat hizkuntza gure enpresen egunerokoan agertzen hasi ziren; 4) azken urteetan euskara berriz bueltatzen ari da lantegietara, eta gero eta gehiago erabiltzen da, nahiz eta atzerriko hizkuntzen presentzia eta hizkuntza kopurua ere areagotu egin diren nabarmen.

* “La Fábrica de Hierros y Aceros San Pedro de Elgoibar – Más de un siglo de Historia 1876-1990”, Carmelo Urdangarin

Irakurtzen jarraitu...

Elgoibarko Danobat Koop. E. makina erreminta arloan diharduen enpresa dugu eta bere sorreratik hona euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ahalegin egin ditu. Euskara planaren eskutik barruko euskararen erabileran eragiteaz gain kanpora begira ere hainbat lan argitaratu ditugu, Danobateko Hiztegi Teknikoa eta Tailerreko Eskuliburu Teknikoa besteak beste.

Oraingoan ordea, hiztegi berritzailea dugu internet bidez kontsultatu, deskargatu eta irudiz hornitutako hiztegia baitugu:

Irakurtzen jarraitu...

Jardunaldien helburua euskarazko produktu, tresna eta praktika onak hurbiltzea izan zen Makina Erreminta sektoreko eta horien inguruko enpresetara.

Miguel Angel Mugika Elgoibarko alkateordearen eta Joxean Egaña IMHko zuzendariaren agurraren ostean, Miren Mateo Hizkuntza Politika Sailburuordetzako zuzendariak berba egin zuen Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaz, Lanhitz egitasmoaz eta makina erremintaren sektoreaz. Ondoren, Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteko (AFM) Mikel Artolak sektoreko enpresak euskara planak martxan jartzera animatu zituen.

Irakurtzen jarraitu...