Mondragon korporazioak bultzatuta, Nafarroako Euskara Batzordean euskara garatzeko urratsak egiten ari diren Nafarroako kooperatibak elkartzen dira; Fagor Ederlan Tafalla, Mapsa, Embega, LKS, Maier eta Laboral Kutxa, hain zuzen ere. Batzordearen helburuak honako hauek dira: praktika onak eta esperientziak elkarrekin partekatzea, sinergiak aprobetxatzea eta kooperatiba horietan euskara sustatzea; horren harira, urtero, proiektu bat elkarrekin lantzen dute aipaturiko kooperatibek.

Presentación1

Irailean, bi astez, aipaturiko 6 kooperatibetan lehiaketa bat antolatuko dugu.

Lehiaketaren helburua honako hau da: kooperatibetako bazkideen seme-alabei transmititzea kooperatibetan euskararen alde lanean ari garela eta euskaraz lan egin ahal izateko oinarriak jartzen ari garela.

Horretarako, gure kooperatibetako euskarazko terminoak oinarri hartuta, umeentzat eta gaztetxoentzat lehiaketa bat abiaraztea erabaki dugu –kontuan izan behar dugu haurrek nagusien laguntza behar izango dutela ariketak egiteko–.

Ariketak askotarikoak izango dira eta koadernotxo batean bildu ditugu: letra zopa, terminoak eta irudiak lotzeko ariketa, definizioetatik abiatuz termino zuzenak asmatzea…

Labur-labur, honako hauek dira lehiaketaren arauak:

  1. Haurrak 7-12 urte bitartean izan beharko du.
  2. Lehiaketaren koadernotxoa beteta irailaren 25erako entregatu behar dute langileek.
  3. Bi sari zozketatuko dira: batetik, ariketa guztiak ondo asmatzen dituztenen artean ipuin eta margo sorta bat; eta, bestetik, parte-hartzaile guztien artean eskulanetarako materiala.

Bidaltzailea: Nafarroako Euskara Batzordea

Irakurtzen jarraitu...

“Portugalen harrotasunez egindakoa” zioen leloak ene arreta erakarri zuen Galiziatik Portugalera pasatu nintzen batean.

Pontevedrako Tui herritik Valença do Minho hirira joan ginen azoka ospetsua ezagutzera eta benetan merezi du! Hango eskuoihalak, erremintak, sukaldeko tresnak, arropa, zapatak, janaria… zer dakit ba nik! Mundiala! Eta merkantzia haien erdian, han-hemenka, leloa, “ORGULHOSAMENTE FEITO EN PORTUGAL” zioena, hau da, egileek (enpresa eta langileak) bezeroei (portugaldar eta kanpotarrei) emandako mezu argia eta garbia “Aizue! Gu harro gaude egindakoarekin eta orain berme osoarekin saldu nahi dizuegu”.

Irakurtzen jarraitu...

2011n Korrikak, berriz ere, Euskal Herriko errepideak hartuko ditu. Trebiñun hasi eta Donostian bukatu, ekimen ezagun, parte hartzaile, hunkigarria hastear da eta berarekin batera, eta bere karietara makina bat bestelako egitasmo egiten ari gara euskaldunok.

MAPSAk, Orkoienen (Nafarroa) kokatzen den eta hagunak egiten dituen enpresak, garrantzi berezia emanen dio aurten Korrikari, langileen euskararekiko motibazioan eragiteko asmoz. Enpresaren eta inguruaren egoera soziolinguistikoak eta euskararekiko edo euskararen
munduarekiko dauden iritzi kontrajarriek motibazioaren helburuari begirako indar berezia egitea eskatzen dute, eta horregatik MAPSAn lan handia egiten da alor horretan. Aurten,
Korrika badatorrela probestuz, egitasmo berria jarri dugu abian, esan bezala: Korrika extrem!

Irakurtzen jarraitu...

En 1996 fueron 3 las empresas que comenzaron a implementar planes de euskara, hoy, en el año 2006, ya son más de 150 las empresas que trabajan en la normalización del euskara.

TEXTO EN CASTELLANO ABAJO DEL TODO

Horien artean kokatuko genuke MAPSA Koop.E. kooperatiba. 1991. urtetik MCCko automozio dibisioko enpresa da eta bere jarduera aluminiozko janten (gurpiletako aluminiozko egiturak, pneumatikoen euskarriak) produkzioan oinarritzen du. Dituen bezeroen % 70 Frantzian kokatzen da.

Irakurtzen jarraitu...