MONDRAGON korporazioko euskararen mahai teknikoak zehaztu ditu aurtengo zereginak. Plan estrategikoaren misioa oinarri –proaktiboki aurrera egitea hizkuntzaren normalizazioan–, hiru erronka hauei helduko die MONDRAGONek: jarraibide esparruan sakontzea eta hedatzea, ezagutza partekatzea eta baliabideak kudeatzea.

  • ENOrekiko autoebaluazioa eskatzea kooperatibei
  • Normalizazio egoerara iristeko bideak edota estrategiak lantzen jarraitzea
  • Hobetzekoak identifikatzea eta bideratzea, estraneteko Iradokizun Postontziaren bitartez
  • Euskara planik ez dutenengana jotzea, euskararantz urratsak eman ditzaten.
  • MONDRAGONen irudi eta lidergo euskalduna zabaltzea. Horretarako, batetik, GFArekin eta hainbat erakunderekin sinatutako “Gipuzkoa berdinago·” adierazpena garatuko da eta, bestetik, Euskaraldia egitasmoa bultzatuko du (esperientziak biltzea eta zabaltzea eta proposamen aukerak bideratzea)
  • Euskara koordinatzaileen komunitatea berrabiatzea eta euskara planen ezaugarri nagusiak biltzea.
  • Bilkura edo topaketak antolatzea berariazko gaien gainean
  • KHSF fondoa birdefinitzea
  • Ikasketa amaierako lanak euskaraz MONDRAGON MU sariaren 8. edizioa garatzea eta hurrengo edizioetako irizpideak eta baldintzak birformulatzeko azterlana egitea.  

Albiste hau oso-osorik garatu du TU Lankide aldizkariaren lehen hiruhileko  zenbakiak (38. orrialdean)

Jon Zuazabeitia (Emuneko kidea)

Irakurtzen jarraitu...