Euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenei sariak eman dizkiete gaur Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean. Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira: bata Enpresagintza Fakultatekoa eta bestea Goi eskola Politeknikokoa. Lehen sariaren irabazlea Mikel Irusta Zurikarai izan da, Enpresagintzako ikaslea, IK4-Ikerlanentzat egindako “IK4-Ikerlanen informazio tresnen garapena jabetza industrialean oinarrituriko negozio ereduaren mesedetan”. Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak 1.500 euroko saria eman diote seigarren edizio honetan. Bigarren sariaren irabazlea Irati Abad Fernández izan da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikaslea, Fagor Arrasaterentzat egindako proiektu honengatik: “Konpositeentzako HCL eta kargadorea duen transfer prentsaren diseinu estetikoa”. Kasu honetan, Mondragon Unibertsitateak eta Mondragon Korporazioak 500 euroko saria eman diote.

Sariok duela sei urte sortu ziren, Mondragon Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. Mondragon Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lantalde bat sortu zuen, Korporazioko eta Fakultateetako kideez osatua, sariak abian jartzeko. Hala, fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte.

Guztira, 194 proiektu egin dira euskaraz Mondragon Unibertsitatean, eta horietako 16 onenak ebaluatu dira sarirako, Enpresagintza Fakultatetik, Goi Eskola Politeknikotik eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak.

Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (HUHEZI), Rafael Altuna eta Miriam Leibar (Enpresagintza), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (Mondragon Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan.

Irakurtzen jarraitu...

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Euskara Teknikoa ikasgaiaren barnean, 2015-2016 ikasturtean ikasleei eskatu zaie artikulu bat prestatu eta Euskarazko Wikipediara igotzeko. Guztira 63 lan izan dira Wikipedian eskegitakoak. Horietan landutako gaiak askotarikoak izan dira, hemen adibide batzuk: artezketaberun-azido bateria, 3D inprimaketa,Philippe StrackFregoliren sindromea, EsfigmomanometroaPatricia Urqiola edo Fotodiodoa.

Euskarazko Wikipediak 2001eko abenduaren 6an hasi zuen bere ibilbidea eta oraintxe, 251.442 artikulu ditu. Hiztun eta artikulu kopurua hartu eta beste hizkuntzekin alderatzen badugu, ehuneko erlatiboetan, artikulu bakoitzeko dagoen hiztun kopurua beste hizkuntza asko eta askoren gainetik dago. MGEPeko ikasleek ekarpen txiki bat egin diote auzolanean egiten den entziklopedia honi.

wikipedia_berun azido

Irakurtzen jarraitu...

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak, bosgarren urtez, saritu dituzte euskaraz idatzitako ikasketa amaierako lanik onenak. Miren Baranguan eibartarrak eta Garazi Perez de Arenaza arrasatearrak jaso dituzte sariak.

25760123512_3bbae102fd_o

Irakurri albiste osoa TUlankide.com-en

Irakurtzen jarraitu...

Artikulu honetan Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko hiru langileren autobiografia linguistikoa jaso dugu. Bakoitza mota bateko hiztuna da, lehenengoak euskara modu naturalean ikasi du, haurtzaroan, etxean, familian; bigarrenak euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi du, ez familian, eta orain naturaltasuna lortu bidean ari da euskara ikasten. Eta hirugarrenak, euskara etxetik dakarren arren, ez du ibilbide kulturala egin lanean hasi arte.

Iturria: http://es.dreamstime.com/silueta-personas-negras-thumb8572290.jpg

Irakurtzen jarraitu...