Antzuolako Goizper kooperatibak 5 kontinentetan eta 112 herrialdetan saltzen ditu ihinztagailuak. Goizper-entzat hizkuntzen kudeaketa oso faktore garrantzitsua da produktua kalitatez ekoitzi eta mundu zabalean kalitatez saltzeko orduan. Hori dela eta, hizkuntzen kudeaketaren arloan hainbat proiektu lantzen dihardu EMUNen aholkularitzapean (euskara plana, hizkuntza politika orokorra nazioartekotzerako…).

Begoña Arruti Ihinztadura negozioko esportazio arduradunetako bat da. Bideo honetan, eleaniztasuna Goizperren nola kudeatzen duten aurkezten du: hainbat esperientzia eta praktika azaltzeaz gain, hizkuntzak modu egokian kudeatzeak Goizperri ekarri dizkion onuren berri ematen du. Hitzaldi hori Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren XXI. Europar Astearen barruan egindako hitzaldia da, hain zuzen ere “Eleaniztasunaren kudeaketa enpresa globalean: dirua galtzen ari naiz?” izeneko jardunaldian.

Irakurtzen jarraitu...

Asko dira atzerrian plantak dituzten euskal enpresak. Asko kooperatibak dira. Gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua aldarrikatzen dute. Neurri ugari hartzen dituzte ingurumenaren alde, prebentzioaren alde, berdintasunaren alde… Ekologia praktikatzen dute. Euskararen erabilera indartzeko planak ere badituzte, konpromisoaren adierazgarri.

Baina, egiten al dute zerbait atzerriko plantak dauden lekuko hizkuntza minorizatuen alde? Solidarioak al dira hizkuntzen gaiari dagokionez? Eta, nola mantendu euskararen erabilera sendo luzaroan ingelesa funtzio guztiak irensten ari zaigun enpresa multinazionaletan? Lortu al daiteke hori globalizazioaren aroan?

Irakurtzen jarraitu...