Oarsoaldean lan mundua euskalduntzeko egiten ari diren ahaleginei buruzko artikulua argitaratu zuten NAIZen aurreko astean. Oarsoaldeko Euskara Saileko zuzendari Joxe Luix Agirretxek esandakoak jaso dituzte eta lanketa horren adibide gisa, ABB Niessen enpresari buruzko bideo laburra ikus daiteke.

 

2003an jarri zen indarrean eskualdean OLA plana, hau da, Oarsoaldeko Lan mundua Euskalduntzeko Plana. Garairik onenean 11 enpresa izan dira OLA planean aritu direnak. Joxe Luixen ustez, eskualdean OLA planean dauden enpresen arteko lotura egitea inportantea da, bakarrik senti ez daitezen eta egitasmo handiago baten parte direla ikus dezaten. «‘Olakaria’ izeneko berripapera igortzen diegu aldian-aldian eta hilero euskararen inguruko jakingarriez osaturiko newsletter moduko bat». Horretaz gain, jardunaldiak eta topaketak antolatu ohi dituzte enpresen artean, bai jakintza konpartitzeko bai elkarri animoak emateko.

Artikulu osoa hemen: Lan munduan euskara

Juanjo Ruiz (Emuneko kidea)

Irakurtzen jarraitu...

Bikain kanpo ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Bikainek hiru garapen-maila edo ziurtagiri hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez); eta goi maila edo urrezkoa (700 puntu gutxienez).

Aurtengo ziurtagiriak astelehenean, abenduak 21, banatu ziren Gasteizko Europa Jauregian, eta Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, eta CONFEBASKeko presidente Roberto Larrañagak ere parte hartu zuten.

2015_12_21_lhk_bikain_196

Argazkia: irekia

Ebaluazioa egiten, orotara, Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 158 kide aritu zirela nabarmendu zen; bestalde, banatutako 65 ziurtagirietatik 41 urrezkoak izan ziren, 20 zilarrezkoak eta 4 oinarrizkoak. EMUNen zerbitzua eta aholkularitza jasotzen duten erakundeetatik, aurtengo edizioan ziurtagiria jaso dutenak honako hauek izan dira:

“Gure helburua da euskararen erabilerari aplikatutako kalitate-parametroek toki naturala topatzea gure enpresen eta erakundeen kudeaketan, ekoizpenean eta komunikazioan”, adierazi zuen Urkulluk. Berritzailea izan zen Bikain bere sorreran, eta aurrerantzean ere berritzaile izaten jarraituko du, Bikain berria eta berritua, enpresetara ez ezik, administrazio eta erakunde publikoetara ere zabalduko baita.

Bukatzeko, Bikain ziurtagiriak duen babesa azaltze aldera, gogora dezagun Bikain Ziurtagiriaren zuzendaritza organoan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea dela batzordeburu, eta EAEko enpresarien elkarteak (CONFEBASK, SEA, CEBEK eta ADEGI), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, hiru foru aldundiak, Euskalit, Euskaltzaindia eta EUDEL biltzen direla bertan.

Iturria: irekia

Irakurtzen jarraitu...

Oarsoaldeko lau udaldek (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia), GLHBI Don Bosco ikastetxeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ikasleei enpresetako praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzeko helburua duen esperientzia pilotua jarri zuten martxan 2009-2010 ikasturtean. Egitasmoaren helburua horretarako metodologia bat definitzea da.

Martxotik ekainera egin dituzte praktikak 10 ikaslek 5 enpresatan Ahize aholkularitza etxearen gidaritzapean, eta ondorio nagusiak honakoak izan dira:

Irakurtzen jarraitu...