Carmen Perez, Plataforma per la llengua
Nola eskatuko diogu etorkin bati euskaraz ikastea gaztelera denok ulertzen badugu? Ez al diegu etorkinei bertakoei baino gehiago eskatzen?
Euskalgintzan lanean ari garen eragileen artean, askotan,horrelako zalantzak izaten ditugu. Etorri berriek dituzten biziraupenerako arazoak ulertzen ditugu, eta askotan beraiekin bat egiten dugu, baina aldi berean kezkatuta gaude euskararen normalizazioan izango duen eraginarengatik.
Baina Plataforma Per La Llenguako kideek argi dute integrazioa ez dela bakarrik komunikatzea. Integrazioa kontzeptu zabalagoa da, eta hor katalanak (edo euskarak) paper garrantzitsua betetzen du. Carmen Perez, Plataforma Per La Llenguako kideak tailerra gidatuko du etorkinei euskararen inguruko mezu liluragarriak bidaltzen erakutsiko digu.

Xavier Casademont, Garrotxa eskualdeko hiritartasun eta immigrazio arloko arduraduna.
Zeintzuk dira herritarren gehiengoak immigrazioa arazo- iturri moduan ikusteko arrazoiak?
Zergatik adierazten dituzte herritarrek kezka hauek?Ze esanahi dute? Ze ondorio atera dezakegu hemendik?
Hau izango da Xavier Casademontek (Garrotxa eskualdeko hiritartasun eta immigrazio arloko arduraduna) gidatuko duen tailerrean landuko den gaia. Errealitate hau azaltzeko elementu batzuk aurkeztuko ditu eta profesionalei komunikazioaren eta pertzepzioen gaia euren lan- agendetan sartzeko baliabideak emango dizkie. Kasu praktiko batetik abiatuta, taldeka lan egingo da pertzepzioen kudeaketa- politikak eta komunikazioa sustatzeko eskuhartze posible batzuk topatzeko.
EMUNek antolatuta irailaren 20an Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian egingo den Kulturartekotasuna: herria, hizkuntza eta hezkuntza jardunaldian landuko den gaietako bat da hau, beste batzuen artean.
Immigrazioaren fenomenoarekin eta honek dakarzkigun erronka berriekin lotura zuzena duten lanpostuetan lanean ari diren pertsonak elkartzea da jardunaldi honen helburua: eskoletako irakasleak, udaletako immigrazio teknikariak eta udaletako euskara teknikariak. Bertan emango diren ponentzia laburretan eta adituek gidatutako tailer praktikoetan eguneroko lanerako baliagarriak izan daitezkeen lan ildoak zehazten saiatuko gara.
EGITARAUA
09:00- 09:15 Aurkezpena
09:15- 10:30 Ponentziak
Xevi Casademont (Garrotxa eskualdeko immigrazio eta hiritartasun arloko arduraduna)
“La gestión de las percepciones y la comunicación sobre la inmigración”
Carmen Perez (Plataforma per la Llenguako kidea)
“La lengua como factor de integración de la población inmigrada. Su papel para eliminar etiquetas y prejuicios”.
Jose Manuel Palacios (Gasteizko Berritzegunea)
Zenbait apunte aniztasun kulturalaz gure eskolan
10:30- 10:45 ATSEDENA (Kafea)
10:45- 12:15 TAILERRAK
IMMIGRAZIO TEKNIKARIei bideratuta- Xevi Casademont
“Herramientas y acciones prácticas sobre la gestión de las percepciones sobre la inmigración”
EUSKARA TEKINIKARIei bideratuta- Carmen Perez
“Gestión de las lenguas en una sociedad multilingüe”.
IRAKASLEei bideratuta- Jose Manuel Palacios (Nola) Landu daiteke arlo bat ikasleek ez badituzte eskolako hizkuntza/k menperatzen?
12:15- 12:45 LUNTXA
12:45- 13:15 Mario Humberto Calixto: Etorkin kolonbiar baten bizipenak Euskal Herrian
13:15-14:15 Oriol Amorosen hitzaldia (Kataluniako immigrazio idazkari- ohia-ERC)
Jardunaldi honetan izena eman nahi baduzu, egin klik hemen
Zalantzarik izanez gero idatzi hona: immigrazioa[abildua]emun.com
www.immigrazioa.com
Bidaltzailea: Emun
Irakurtzen jarraitu...