Parkean nago. Umeak, 7 urteko lau mutil, txabola apaintzen dabiltza, harri koxkor, egur, makil eta bestelakoekin. Lau dira, lagunak, ikaskideak. Asmakizun betean dabiltza. Hurbildu zaizkio beste hiru lagun, eta tak, erdaraz hasi dira. Lehengoan Eibarko hizkuntza transmisioaren jardunaldian Paula Kasaresek esandakoak datozkit gogora:

Hizkuntza baten indarberritzearen termometroa parkean, egoera komunikatibo ez instituzionalizatuan, hartzen da. Indarberritzearen xedeetako bat bete da parkean umeak euskaraz ari direla ohartzen garenean.”

– Beñat, Anartz, zergatik egiten diezue erdaraz? Galdetu diet nik.
– Ez dakite ondo. Erantzun didate.

Baita zera ere! Haiek hobeto dakite euskaraz zuek erdaraz baino, eta, hala ere, zuek erdaraz ari zarete pentsatu dut nik.

Irakurtzen jarraitu...