Zegamako Euskara Planaren baitan 2007an herriko merkatarien diagnostikoa egin genuen merkatariak banan-banan bisitatuz. Diagnostiko horren ondorio nagusia hau izan zen: joera nabarmena zutela merkatariek gaztelaniaz hitz egiteko, nahiz eta denak euskaldun zaharrak izan.

Hizkuntza paisaiarekin zer ikusia zuten ekintzatxo batzuez gain, merkatariekin aurrez aurreko saio batzuk jarriko genituela martxan erabaki genuen merkatariekin eurekin, eta horrela 2008an lehen aldiz merkatarientzako 2 saio antolatu genituen. Kasu horretan idatzizkoa lantzeko helburua izan zuten, merkatariek eurek hala eskatu zutelako. Hiztegia, datak, orduak, oharrak… nola idatzi landu genuen. Arrakastatsuak izan ziren eta aurrerantzean ere zerbait egiten jarraitzeko asmoa agertu zuten.

Irakurtzen jarraitu...

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkartean euskara erabiltzeko aukerak ugaritu egin dira azken urteotan, eta horrek ere lagundu du euskararen erabilera areagotzen, dela bileretan, dela hitzaldi informatiboetan, dela inprimakietan… eta baita aplikazio informatikoetan ere.

Aplikazio informatikoei hizkuntza aukera ezartzeko irizpide bat daukagu onartuta, eta hori betetzen ahalegintzen gara. Zuzenekoentzako aplikazio gehienak Fagor Etxetresnetan moldatutakoak dira, hau da, bertako Informatika Zerbitzuak ezartzen die hizkuntza aukera. Baina badira hornitzaileak prestatutako aplikazioak ere, eta kasu horietan garrantzi berezia du ondasunaren erosketarako espezifikazio koadernoan hizkuntza aukera zehazteak. Hala, dela barruan egindako aplikazioa izan, dela hornitzaileak egindakoa izan, erabiltzaileari aplikazioa gaztelaniaz edo euskaraz erabiltzeko aukera eskaintzen dio enpresak.

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Mankomunitateak eskualdeko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko martxan duen planaren barruan, dendariak saritzeko kanpaina egin zen joan zen abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra bitartean, hainbat dendatan. Helburua bezeroen hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera baloratzeko.

 

 

 

 

 

 

Eskualdeko herrietako euskara elkarteak izan ziren ekimenaren sustatzaile, udaletako euskara zerbitzuekin eta EMUN aholkularitza enpresarekin elkarlanean. Aipatutako denboraldian zehar, kutxa batzuk jarri ziren dendetan, eta dendariek euskararen alde duten jarrerari botoa emateko aukera izan zuten bezeroek.

Horrenbestez, bezeroek botoa emateko epea amaitu ondoren, dendetako kutxak jaso, eta kanpainaren emaitzak ezagutu genituen, Urretxuko kultur etxean egin zen ekitaldian.

Guztira, eskualdeko 195 dendari izan ziren partaide, eta beste 702 bezerok eman zuten euren botoa, beti ere dendariak euskararen alde erakutsi duen jarrera saritu nahian.

Botoa emateko garaian, hiru maila edo kontzeptu bereizi dira sariketa honetan: alde batetik, zerbitzua guztiz euskaraz ematen duen dendaria; bestetik, euskaraz jakin ez arren, bezero euskaldunari entzuteko edo ulertzeko egindako ahalegina; eta azkenik, euskararen alde erakutsi den jarrera (paisaia etab.).

Bestalde, hauexek izan ziren denda sarituak:

Urretxun eta Zumarragan:

1)Zerbitzua guztiz euskaraz: Apalategi kirol jantzi denda

2)Ahalegina: QUO estetika zentroa

3)Jarrera: Kahunas kirol jantzi denda

Legazpin:

1)Zerbitzua guztiz euskaraz: Ibargutxi kirol jantzi denda

2)Ahalegina: Lorea jantzi denda

3)Jarrera: Hizkuntza liburu denda

Horietako dendari bakoitzari udalek 100 euroko erosketa-txartela erosi zioten, eta kanpainan partaide izandako bezeroen artean zozketatu ziren erosketa-txartel horiek.

 

 

 

 

 

 

Aurrera begira, bai merkatariekin bai euskara elkarteekin izandako balorazio bileren ostean, kanpaina 2010ean ere eraberriturik burutzea pentsatu dugu. Ekimena sinplifikatzera joko dugu balorazioen ondorioz. Besteak beste ez dira hiru maila egongo, bakarra baizik, eta parte hartzera gonbidatutakoak merkatalgune guztiak izango dira.

Irakurtzen jarraitu...

Tximeletari deitzeko ehundik gora hitz omen ditu euskarak eta horietako bat da Txitxipapa. Ez da adieraren berbarik ezagunena baina bidean da. Esaera batek dio Txinan egindako txitxipapa baten hegalkada urakan bihur daitekeela Mexikon.

Fagor Etxetresnetan dantzan hasi dira Txitxipapak. Ehun lagun inguruk lehenengo hegalkadatxoa eman dute: hizkuntza-ohituratxo bat aldatzea adostu dute eta ohitura-aldaketa horren beste aldeari txitxipapa (argazkian) bana eman diete horren oroigarri.


Eider Lete, Mar Jara eta Olatz Aramendi.

Irakurtzen jarraitu...

Urola Garaia Udal elkartean dauden udal herrietako merkataritzan euskara normalizatzeko plana bere ibilbidea egiten ari da eta oso positiboa gure ustez. Orain arte merkataritza planean martxan jarri diren ekintzak merkatariengan eragiteko izan dira, baina merkataritza euskalduntzeko merkatariaren egitekoa bezain garrantzitsua da bezeroaren jarrera: euskaraz eskatuko duten bezero aktiboak behar ditugu, euskarak merkataritzan urrats are handiagoa eman ditzan.

Irakurtzen jarraitu...