2013ko uztailean aurkeztu zuen Nerea Arresek Hizneteko sakontze egitasmoa. Fagor Industrial kooperatibako euskararen erabilera areagotzeko asmoz, bertako langileen motibazioan eragiten ari dira azken urteetan. Portaerak motibatzeko prozesuan eragiten duten faktoreak ezagutzea izan da sakontze egitasmoaren helburua.

Irakurtzen jarraitu...

2013ko uztailean aurkeztu du Aintzane Agiriano emunkideak HIZNETHizkuntza Plangintza graduondokoaren baitan egindako sakontze egitasmoa. Sakontze egitasmorako kasu erreal bat aukeratu zuen egileak ikerketa lana egiteko eta emaitza Fagor Automationeko euskararen erabilera  bermatzeko proposamen zehatz bat egitea izan da. Bideo honetan lanaren laburpena ikus daiteke:

Irakurtzen jarraitu...

Euskara hutsezko funtzioen (funtzio propioen) gaineko ikerketa lan mardula egin du Urko Azpirozek, Emuneko teknikariak, Hizneten. Webgune oso txukun batean bildu ditut funtzio propioen ingurukoak.

Ondorengo bideoan Urkok azaldu digu labur-labur ikerketa lanaren nondik norakoak. Horren ostean, Jaime Bengoak, Copreciko euskara koordinatzaileak, euskara hutsezko funtzioen ezarpena Coprecin azalduko digu.

Euskara hutsezko funtzioak Coprecin from lantalan on Vimeo.

Irakurtzen jarraitu...