Aurrekoan aipatu genuen bezala, Mondragon Korporazioko euskara koordinatzaileek Otaloran egin zuten topaketak, prestakuntzaz gain, bigarren helburu bat ere izan zuen: kooperatibetako esperientzia eta praktika baliagarriak elkarrekin partekatzea. Horren baitan, Soraluceko euskara koordinatzaileak, Andoni Korkostegik, kooperatiban martxan duten euskara hutsezko kanalaren nondik norakoak azaldu zituen.

Euskara hutsezko kanalak Soralucen from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

Euskarak, hegemonian eta nagusitasunean landu den eremu eta funtzioetan egin du aurrera: ikastoletan, euskaraz garatu diren komunikabideetan… Planteamendu elebidunetan euskarak normalean galdu egin du.

Lorea Agirre

Hizkuntza lokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean. Horrela, tokiko hizkuntzari funtzio esklusibo eta espezifiko batzuk ziurtatuko zaizkio, hedapen handiko beste hizkuntzen aurrean babestuz.

Albert Bastardas

Soraluce kooperatiban 2001. urtetik dugu euskara plana eta, lehen urteetan askotariko ekintzak martxan jarri ostean (motibazio kanpainak, itzulpenak, berripapera…), 2009an urrats berri bat ematea erabaki genuen: euskara hutsezko kanala martxan jartzea, hain zuzen ere. Lortu ditugun emaitzek eta soziolinguistikan aditu direnek zer dioten irakurtzeak, bide onean goazela baieztatu digute.

Labur-labur honako hau da euskara hutsezko kanalaren helburua: Soraluceko bazkide euskaldunei -%79- ahalik eta funtzio gehien eskaintzea edo eginaraztea euskara hutsez.

Irakurtzen jarraitu...

Antzuolako Matz Erreka eta Bergarako Soraluce kooperatibetan langileentzako euskarazko egutegiak egin dituzte

Matz Erreka Antzuolan dagoen kooperatiba bat da. Lantegirako euskarazko egutegia 2005ean atera zuten lehen aldiz eta izugarrizko arrakasta izan zuen langileen artean. Enpresarako zenak, azkenean langile askoren etxean bukatu zuen!

Irakurtzen jarraitu...