Maiatzean jarri genuen martxan Ulerrizketak metodologia Motor Transmisioko Tresneria saileko bost kiderekin. Lehen proba uztaila bitartean egin genuen, eta balorazioak oso onak izan zirenez, urrian ekingo diogu berriz bigarren faseari, talde berarekin.

Created by Andre Wallace in 1984, these two girls have been sitting on a railing, sharing confidences, outside the City Library all of that time.

Argazkia: Flickr

Ulerrizketan metodologia Ulergileek Ulertzaileari egunean sei minutuz euskaraz hitz egitean datza. Hala, Ulertzaileak astean gutxienez ordu erdiz entzuten du euskara. Egitasmoa abiatu aurretik, ulermen proba egin genion Ulertzaileari. Izan ere gutxieneko maila bat izatea ezinbestekoa da. Era berean, Pello Jauregik saio bat egin zuen Ulergileekin, euskara errazean hitz egiten treba zitezen.

Esperientzia garatu bitartean hainbat gorabehera izan ditugun arren, parte-hartzaile guztiek oso ondo baloratu dute egindakoa; Ulertzaileak batez ere, euskararekin zuen blokeo-egoera hausteko eta ikasten jarraitzeko motibazioa berreskuratzeko balio izan baitio.

Soziolinguistika Klusterrak ikerketa-lanaren lehen interbentzioak amaitutzat eman zituen uztailean. Hala ere, taldeak eutsi egin dio Ulerrizketen dinamikari, eta lankide gehiago batu zaizkio. Beraz, Klusterrarekin elkarlanean jardungo dute berriro urrian eta azaroan.

Irakurtzen jarraitu...

Soziolinguistika Klusterrak, EHUrekin eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lankidetzan egin duen esperientzia pilotua da ALDAHITZ. 2014an EAEko hiru lantegitan jarri zen martxan, horietako bat Fagor Arrasate Markinan; EHUko irakasle den Pello Jauregi doktoreak zuzendu zuen, Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolaren laguntzaz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Argazkia: https://www.flickr.com/photos/samsteele/2840859065

Interbentzioa aplikatzen zen lantegian dinamika berri bat sortzea zen helburua, lankideen arteko eguneroko harremanetan euskaraz gehiago egiteko aukera emango zuena. Hain zuzen ere, Automatismoetako Departamentuan horrelako dinamika baten bila genbiltzan aspalditik, ezagutza oso altua izan arren, erabilerarekiko kezka baitzegoen. Gainera, interbentzioko baldintzak betetzen zituen departamentu horrek, euskarazko ezagutza edo ulermen maila langile guztiek zutelako eta esperientzia hori garatzeko erabakia aho batez hartu zutelako.

Lehenengo, denen oniritziz, EUSLEAK aukeratu ziren, hau da, esperientziak irauten zuen bitartean barruko harremanetan euskarazko jardunari eutsiko ziotenak. Hori da, hain zuzen ere, egitasmo honen metodologia edo ardatza: EUSLEEK eguneroko jardunean euskarari eustea. Lehen hilabeterako, 15 langileren artean 2 eusle aukeratu ziren eta beste 2 bigarren hilabeterako. Horrekin batera, beraien artean koordinatzaile bat hautatu zen datuak bidaltzeko. Jarraian, langileen arteko hizkuntza-ohiturak modu aitortuan jasotzeko lehen mintzagrama egin zen. Bi hilabeteko interbentzioa bukatu zenean 2. mintzagrama osatu zuten. Hiru hilabetetako etena egin, eta 3. mintzagrama egin zen. Emaitza:

Grafikoa

Balorazioa oso positiboa izan zen hasierako erronka bete zelako eta interbentzioak emaitza onak eman zituelako: 8 puntuko igoera. Bestalde, dinamika sinplea izateak ere asko lagundu zuela aipatu ziguten langileek. 2015ean ere ALDAHITZeko dinamikak jarraipena izango du eta bertan parte hartuko dugu.

Bidaltzailea: Jose Mari Legarra (Fagor Arrasateko Muntaketa Elektrikoetako talde burua)

Irakurtzen jarraitu...