Tafallako Fagor Ederlaneko langileek -650 inguru, guztira- badute euren negoziora egokitutako hiztegia. Hainbat arlotan banatuta (Artegia, Galdaketa, Moldaketa, Akabera, Erosketak, Kalitatea…) egunerokoan eurentzat ohikoenak diren terminoak jaso dituzte bertan.

Hitzen aukeraketa eta euskarazko ordainaren proposamena 4-5 langilez osatutako lan-taldeak egin zuen. Argitaratu aurretik, zuzentasuna eta egokitasuna bermatzeko, EMUNeko teknikariak termino guztiak berrikusi zituen. Dagoeneko langile guztiek jaso dute hiztegiaren ale bana.

Imagen1

Irakurtzen jarraitu...

Abenduaren 3an, enpresa eta erakundeetan hainbat modutan ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna; egun horretan jasotako argazkien lagin txiki bat ekarri dugu hona:

Diapositiva1

Presentación1

Diapositiva3

Presentación1 - copia

Irakurtzen jarraitu...

Mondragon korporazioak bultzatuta, Nafarroako Euskara Batzordean euskara garatzeko urratsak egiten ari diren Nafarroako kooperatibak elkartzen dira; Fagor Ederlan Tafalla, Mapsa, Embega, LKS, Maier eta Laboral Kutxa, hain zuzen ere. Batzordearen helburuak honako hauek dira: praktika onak eta esperientziak elkarrekin partekatzea, sinergiak aprobetxatzea eta kooperatiba horietan euskara sustatzea; horren harira, urtero, proiektu bat elkarrekin lantzen dute aipaturiko kooperatibek.

Presentación1

Irailean, bi astez, aipaturiko 6 kooperatibetan lehiaketa bat antolatuko dugu.

Lehiaketaren helburua honako hau da: kooperatibetako bazkideen seme-alabei transmititzea kooperatibetan euskararen alde lanean ari garela eta euskaraz lan egin ahal izateko oinarriak jartzen ari garela.

Horretarako, gure kooperatibetako euskarazko terminoak oinarri hartuta, umeentzat eta gaztetxoentzat lehiaketa bat abiaraztea erabaki dugu –kontuan izan behar dugu haurrek nagusien laguntza behar izango dutela ariketak egiteko–.

Ariketak askotarikoak izango dira eta koadernotxo batean bildu ditugu: letra zopa, terminoak eta irudiak lotzeko ariketa, definizioetatik abiatuz termino zuzenak asmatzea…

Labur-labur, honako hauek dira lehiaketaren arauak:

  1. Haurrak 7-12 urte bitartean izan beharko du.
  2. Lehiaketaren koadernotxoa beteta irailaren 25erako entregatu behar dute langileek.
  3. Bi sari zozketatuko dira: batetik, ariketa guztiak ondo asmatzen dituztenen artean ipuin eta margo sorta bat; eta, bestetik, parte-hartzaile guztien artean eskulanetarako materiala.

Bidaltzailea: Nafarroako Euskara Batzordea

Irakurtzen jarraitu...