Juan Luis Azkarate AZK-ko edukiak eta media arduraduna da eta Ternuako community managerra. Azkarateri egindako elkarrizketaren zati honetan sare sozialetan Ternuak izan duen esperientzia kontatu digu. Elkarrizketa hau Enpresen sareko hizkuntzak hausnarketaren barnean kokatzen da.

Ternuak hiru hizkuntza erabiltzen ditu sare sozialetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Honen zergatia Azkaratek Sustatun argitaratutako Joxe Rojasen artikuluari egindako iruzkinean irakurri daiteke.

Bideo honetan, sare sozialetan euskarak nazioarteko jarraitzaileen artean izandako harrera eta euskarak Ternuari ematen dion balioa zein den azaldu digu.

Bidaltzailea: Edurne Gonzalez eta Amaia Mendizabal, Emuneko teknikariak
Irakurtzen jarraitu...