LanTaLan webguneak euskaraz lan egin ahal izateko eskaintzen dituen baliabideen artean hainbat agiriren ereduak daude. Honekin ez diogu inori sortzaile sena zapuztu nahi, ez horixe! Bakar-bakarrik premian dabilenari laguntza eman nahi diogu.

LanTaLan web gunearen eskuin aldeko zutabean aurkituko ditugu agirien ereduak .

Lehen atalean eredu orokorrak biltzen dira: ohar bat, gutun bat edo ziurtagiri bat nola idatzi daitekeen jakin dezake edonork, besteak beste.

Irakurtzen jarraitu...

LanTaLan webguneak euskaraz lan egin ahal izateko baliabide ugari eskaintzen ditu. Baliabide hauen artean hiztegiak, agiri ereduak, kontsulta lekuak aurkituko dituzue eta denek badute ezaugarri komun bat: doakoak dira eta edozeinek erabil ditzake lasai. Hau horrela, gaur hiztegiei erreparatuko diegu.

LanTaLan web gunearen eskuin aldeko zutabean aurkituko dugu hiztegien atala.

Aztertzen hasteko, hiztegi orokorrak begiratuko ditugu. Atal honetan denontzako erabilgarrienak itzultzaileak dira. Askotan ez dugu jakiten hitz konkretu bat euskaraz edo erdaraz nola esan, eta horretarako laguntza paregabea eskaintzen digute “klik” batean.

Irakurtzen jarraitu...

d-Bus konpainiak Emun Koop.E.rekin euskara plana martxan jartzeko hitzarmena 2005ean sinatu zuen, eta 2006an inplementatzen hasi dira. Autobus gidarientzako gida aurtengo emaitzetako bat da.

Autobus gidari guztientzako egindako materiala edo gida da, baina bereziki euskaraz ez dakiten gidarientzako. Autobusean sartzen diren bezero edota herritarrekin euskaraz hitz egiteko gida lagungarria denez, bere erabilera bultzatzea da d-Busen helburua. Beraz, liburu guztia euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago, modu arin eta erabilerraz batean.

Gidari eta bezeroen arteko elkarrizketak euskaraz egin daitezke euskaraz ondo jakin gabe ere, eta bezeroek eskertzen dute euskaraz egiteko ahalegin hori. Material honen helburua saiakera horretan laguntzea izango da.

Irakurtzen jarraitu...

Jardunaldien helburua euskarazko produktu, tresna eta praktika onak hurbiltzea izan zen Makina Erreminta sektoreko eta horien inguruko enpresetara.

Miguel Angel Mugika Elgoibarko alkateordearen eta Joxean EgaƱa IMHko zuzendariaren agurraren ostean, Miren Mateo Hizkuntza Politika Sailburuordetzako zuzendariak berba egin zuen Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaz, Lanhitz egitasmoaz eta makina erremintaren sektoreaz. Ondoren, Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteko (AFM) Mikel Artolak sektoreko enpresak euskara planak martxan jartzera animatu zituen.

Irakurtzen jarraitu...