Apirilaren 7an eta 8an, azkeneko hiru urtetan bezalaxe, elkarrekin egoteko aukera izan genuen, Lasarte-Orian, Udaltop jardunaldietan.

Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuetako arduradun eta teknikari, eta oro har, euskara normalizazioan jarduten dugunontzako topaketa da. Hainbat gaien inguruan hitzaldiak entzuten, iritziak ematen, taldetan lan egiten, besteak beste, aritzen gara.

Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Izan da aurtengo gaia. Haiek, euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?

Galdera konplexu horri erantzuteko erakunde, udal, elkarte, eskualde…desberdinetako hizlariak izan ditugu. Ondorengo lerrotan, hizlari horiek esandako ideia garrantzitsuenak (eta ez laburpena) azpimarratu nahi genuke:

Irakurtzen jarraitu...

Apirilaren 21 eta 22an izan dira Udaletako euskara-zerbitzuen II. topaketak, Udaltop izenez ezagutzen den topaketa.

Aurten nerabeen gaia jorratu da: Nerabeen aisia eta lagunartea: zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?.

Aurtengo topaketa ere oso emankorra izan da. 120 lagun inguruk parte hartu dute, gehienak udaletako teknikariak eta ikastetxe, aisialdiko elkarte, erakunde eta antzekoetatik ere jende andanak parte hartu du; entzule gisa, batez ere, eta eragile gisa topaketen azken txanpan egindako talde lanean.

Irakurtzen jarraitu...

Udaltop jardunaldietako materiala bertan parte hartu zutenek soilik eskura zezaketen orain arte. Aurrerantzean, ordea, interesa duen orok edukiak kontsultatzeko aukera izango du, material guztia denen eskura jarri baita. Eduki horiek, gainera, Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz babesturik daude. Beste hainbat berrikuntza ere izan ditu udaltop.com orriak.

Irakurtzen jarraitu...

 

 

 

 

Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen I. Topaketetan izena emateko epea oraindik zabalik dago eta jardunaldi hauetan parte hartzeko interesa duten euskara teknikariek eta gainerako interesatuek webgunean bertan dagoen galdetegia betez egin beharko dute izen-ematea.

Aurtengo gaia transmisioaren ingurukoa da: Nola indartu euskararen erabilera familietan?

Izena emateko azken eguna apirilaren 8a izango da.

Irakurtzen jarraitu...