Eduardo Apodacarekin hasi zen 2013ko Udaltop. Jakinmin handia sortu zen hitzaldi honen inguruan eta uste dut interesgarrienetako bat izan zela.

01 Eduardo Apodaka EHU from Udaltop on Vimeo.

“Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten?” izan da aurtengo gaia. Apodacak pertsonen aktibazioaz jardun zuen. Kode aldaketak (hizkuntza aldaketak) hizlariarengan sortzen duen ezinegonaz; segurtasuna eta autoestimua galtzen omen dira.

Talde-lanean 140 lagun inguru aritu ziren eta talde-laneko emaitzetatik proposamen hauek azpimarratu nahi ditugu:

         Herritar antolatuekin aliantzak egin. Herriko elkarteak euskara teknikarien aliatuak izan daitezke.

         Udalak irudi euskalduna ematea ezinbestekoa da herritarrek euskaraz egin dezaten. Horretarako, hizkuntza paisaiaz gain, langileen harrera euskaraz izatea da, lehenengo zein bigarren hitza naturaltasunez euskaraz egitea. 

         Langileen arteko ahozko harremanak arautu behar dira eta prestakuntza eskaini behar da, gaitasuna, prestutasuna eta jokaerak lantzeko. Arduradunek, politiko zein teknikoek, eredu izan behar dute.

         Zerbitzuei dagokionez, hizkuntza irizpideak definitu, arautu eta ezagutarazi egin behar dira. Kontratazio prozeduretan euskara ezarri eta jarraipena egin behar da.

         Gazteengan iristeko zubiak sortu, aliatuak bilatu. Gazteekin proiektuka jardutea eraginkorragoa da.

          Udalaren webgunearen sarrera, defektuz, euskaraz egon dadila eta edukiak samurtu eta erakargarri egin. Nabigatzaileak euskaraz jartzeko kanpainak egin eta webgunean kromoa jarri.

         Sare sozialetan egon behar du Udalak ere, euskara lehenetsiz. Adin tarte bakoitzari dagokion erabilera egin eta, behin sortuta, elikatu.

Gainontzeko hizlari guztien bideo eta argazkiak ere ikusgai daude sarean:
http://www.udaltop.com/bideoak
http://www.udaltop.com/argazkiak

Horrez gain, hitzaldien txostenak modu publikoan jarri dira eta udaltop.com helbidean edonork deskarga ditzake.

 Hemen hainbat lotura interesgarri:

https://twitter.com/PatxiSaez/status/321870443718012928

 Asapala elkartekoek laburpen iradokitzaile hau egin dute: http://www.asapala.org/maha[…]1&c=1&tb=1&pb=1

 

Irakurtzen jarraitu...