ULMA Eraikuntzan Bikain ziurtagiriaren aurre-azterketa egin dugu, euskararen kudeaketa enpresan txertatzerakoan jauzi kualitatibo bat emateko helburuarekin.

222 bikain2012Argazkia: euskalit

Norabide horretan aurrera egiten laguntzeko, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria tresna baliagarria izan zitekeela iruditu zitzaigun Euskara Batzordean eta, Bikainen nondik norakoak hobeto ezagutzeko, ebaluazio horren simulazioa egitea erabaki genuen.

Aurre-azterketa egiteko Bikain ziurtagiriaren prozedura bera erabili dugu: aurre-txostena betetzea, ebaluazio eguneko behaketa eta elkarrizketak egitea, ebaluazio-txostena osatzea eta ebaluazio horren azterketa egitea.

Eta honako hau izan da aurre-azterketari esker lortu duguna:

o Organoetan euskararen eta Euskara Planaren inguruko hausnarketa egitea, eta enpresako arlo eta maila guztietan gaiaren inguruko interesa piztea.

o Euskararen kudeaketaz jardutea organoetan eta erakundeko hainbat arlotan: aurre-azterketa aurretik, bitartean (25 langilek parte hartu zuten ebaluazio eguneko elkarrizketetan) eta ondoren.

o Bikain ziurtagiria erakundean ezagutzera ematea, aurkeztea erabakiz gero, eskaini beharreko baliabideak eta ekarriko dituen onurak baloratu ahal izateko; eta, horrekin batera, Bikain ziurtagirira aurkeztu ala ez erabakitzen laguntzea.

o Bikainera aurkezteari begira, aurrez zerbait ezaguna izateak sortzen duen konfiantza eskuratzea. Guretzat, orain, Bikain ziurtagiria ez da ezezaguna, era batera edo bestera hilabeteak eman baititugu horri buruz hitz egiten.

o ULMA Eraikuntza Bikain ziurtagiriak ezarritako mailetan kokatzea.

o Bikainera aurkeztu bitartean hobetu beharrekoak identifikatzea; izan ere, hobetzeko horietako batzuk erakundeko urteko gestio planean helburu gisa txertatu ditugu eta jarraipena egiten diegu.

Azken finean, benetako partida jokatuko den momenturako entrenamendu gisa balio izan digu.

Bidaltzailea: Raul Garcia (ULMA Eraikuntzako lehendakaria eta Euskara Planaren koordinatzailea)

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko 15. urteurreneko jardunaldietako edukiekin jarraitzen dugu gaurkoan ere. Aurreko astean bezala, Josu Igartua (ULMA) normalizazio prozesua garatzeko talde operatiboaz eta lidergo erreferentziaz aritu da. Talde horrek (Euskara Batzordeak) lidergo-foku gisa eragin behar du erakundearen baitan normalizazio prozesuaren trakzio funtzioa betetzeko.

Irakurtzen jarraitu...