Administrazio publikoko edozein bulegotan egin dezaket euskaraz?

Asteartea, 2011ko otsailaren 1a

Zer egin …? liburuaren gomendioak jarraituko ditugu ekartzen blog honetara. Oraingo honetan hirugarren gomendio sorta.

Gogoratu liburu osoa ere deskargatzeko moduan dagoela webgune honetan bertan.

Norbaitek erdaraz egiten badit, euskaraz erantzun diezaioket? Edukazio txarrekoa al da?

Solaskideak ez didala ulertzen esan dit edo/eta erdaraz egiteko eskatu dit. Zer egin?

Euskara ofiziala den lurraldeetan bai (EAEn eta Nafarroako eremu euskaldunean), balio ofizial berbera baitu euskarak, eta legeetan jasotako eskubidea baita administrazioari
hizkuntza ofizialetako batean egitea. Gainera, administrazioak berak ere euskaraz egin beharko digu. Beraz, bulego batera joaten garenean norbait egon beharko litzateke zerbitzua euskaraz emateko moduan. Guri kasu
egiten digunak ez badaki, eskubidea daukagu euskaraz dakien beste norbaitekin hitz egiteko eskatzeko. Hori guztia aplikagarria da lurralde horietan ari diren edozein administraziotako organoentzat, baita Espainiako Estatukoentzat ere.

Nafarroako eremu mistoan ere euskaraz egin ahal izango dugu, baina ez dago aitortuta hautatutako hizkuntzan harrera izateko eskubidea. Eremu ez euskaldunean, berriz, idatziak euskaraz aurkeztu ahal izango ditugu, baina administrazioak nahi badu, gaztelaniazko itzulpena eskatzeko ahalmena dauka.

Iparraldean ez dute inolako balio ofizialik euskaraz aurkeztutako dokumentuek, eta administrazioaren hizkuntza bakarra frantsesa da.

Lege egoera edozein izanda ere, bulego guztietan beti lehen hitza euskaraz egin dezakegu edo zuzenean galdetu arreta egiten ari zaigun langileari ea euskaraz dakien, eta ez baldin badaki, dakien norbaitekin jartzeko eskatu. Hori guztia lasai eta tonu onean egitea komeni da, haserretu barik, konplizitateak sortuz eta geu deseroso sentitu barik.

Bidaltzailea: Emun + Plataforma per la llengua

Erantzun