Zer egin? Kontsumitzaile gisa (eta IV)

Ostirala, 2011ko maiatzaren 20a

Zer egin …? liburuaren gomendioak jarraituko ditugu ekartzen blog honetara. Oraingo honetan zazpigarren eta azken gomendio sorta (liburuan, hala ere, gomendio gehiago izan bada)

Aurreko gomendioak:

Norbaitek erdaraz egiten badit, euskaraz erantzun diezaioket? Edukazio txarrekoa al da?

Solaskideak ez didala ulertzen esan dit edo/eta erdaraz egiteko eskatu dit. Zer egin?

Administrazio publikoko edozein bulegotan egin dezaket euskaraz?

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (I)

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (II)

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (III)

Dendetako errotuluak euskaraz egon behar dira?

Legeek ez dute horrelakorik eskatzen, baina herri askotan udalak laguntzak ematen ditu errotuluak euskaraz jartzeko. Gainera, bezero gisa, beti izango dugu aukera hori egin dadila eskatzeko.

Produktu eta zerbitzuen publizitatea euskaraz egon behar da?

EAEko erakunde publikoak behartuta daude, baina enpresa pribatuei buruz ez dago inon hori eskatzen duen legerik. Dena den, enpresei kexa bidal diezaiekegu dena soilik erdaraz egiten badute, ikus dezaten bezero batzuk ez daudela ados euren hizkuntza jokabidearekin.

Postontzira erdara soilean dagoen publizitatea iristen zaigunean, kexa pertsonala bidal diezaiokegu publizitatea
egiten duen enpresari edo publizitatea enpresara bidal dezakegu bueltan, hori egiteko ditugun arrazoiak argi azalduta.

Zalantzan nago bi produkturen artean: bata hemengo enpresa batek egina da, baina etiketa ez dauka euskaraz, bestea, berriz, kanpokoa da, baina etiketa euskaraz dauka. Kalitatea eta prezioa berbera baldin badira, zein erosi?

Nahiz eta produktua Euskal Herrian egindakoa izan edo enpresaren kapitala jatorriz hemengoa izan, etiketan euskara ez erabiltzeak bertako kultura eta hizkuntzaren
aurkako errespetu falta erakusten du, eta kontsumitzaileen duintasunaren aurka egiten du. Gure ustez, hobe da, eta euskararen normalizaziorako askoz ere koherenteagoa, euskara duen produktu bat erostea, nahiz eta beste nonbait egindakoa izan, hemengoa izan arren bertoko herritarrak errespetatzen ez dituen produktua erostea baino.

Bidaltzailea: Emun + Plataforma per la llengua

Erantzunak

  1. epa

    Oso trena baliagarria eskaini diguzue, benetan. Arlo honetan ari gara lanean, aspaldian, Kontseiluarekin, eta baliatu ote dezakegun galdetzeko idazten dizuegu (gure blogean jarriz, adibidez).

    eskerrik asko.

  2. Bizarrain Kultur Elkarteak galdera hau egin digu:

    “Oso trena baliagarria eskaini diguzue, benetan. Arlo honetan ari gara lanean, aspaldian, Kontseiluarekin, eta baliatu ote dezakegun galdetzeko idazten dizuegu (gure blogean jarriz, adibidez).”

    EMUNen erantzuna hau da:

    Bai, baliatu dezakezue materiala zuen blogean jartzeko edo beste erabileretarako ere; dena den, eskertuko genizueke materialaren sortzailea aipatuko bazenute, EMUN, Lana euskalduntzeko kooperatiba, hain zuzen.

    Segi bizkor!

Erantzun