Zer egin? Kontsumitzaile gisa (III)

Asteartea, 2011ko maiatzaren 17a

Zer egin …? liburuaren gomendioak jarraituko ditugu ekartzen blog honetara. Oraingo honetan seigarren gomendio sorta.

Aurreko gomendioak:

Norbaitek erdaraz egiten badit, euskaraz erantzun diezaioket? Edukazio txarrekoa al da?

Solaskideak ez didala ulertzen esan dit edo/eta erdaraz egiteko eskatu dit. Zer egin?

Administrazio publikoko edozein bulegotan egin dezaket euskaraz?

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (I)

Zer egin? Kontsumitzaile gisa (II)

Liburu, pelikula, software edo beste produktu baten euskarazko bertsioa erosterakoan beti eskatu egin behar izaten dut dendan; sekula ez dute izaten bistan. Zer egin?

Dendan zuzenean aurkeztu dezakegu kexa. Gainera, argitaratzaileari edo dendaren jabeari kexa bidal diezaiokegu baldin eta baldintza berberetan euskarazko bertsioa erdarazkoa baino garestiagoa baldin bada ere. Diru laguntza publikoekin argitaratu baldin bada produktua, dirua eman duen erakundeari jakinarazi diezaiokegu. Nolanahi
ere, adeitasunez jardutea komeni izaten da, gertatzen zaigunaren errua saltzaileari bota gabe.

Kexatu naiteke zinema edo ikus-entzunezko produktuak ez daudelako euskaraz?

Horren inguruko legerik ez dagoenez, gure kexak presio gisa balio dezake erakustaretoetakoentzat, produktoreentzat,
banatzaileentzat eta administrazioentzat. Katalunian atera dute, nahikoa lanekin, katalanez bikoiztutako edo azpitituludun filmen kuotak ezartzen dituen zinemaren
legea.

Kexatu naiteke produktu bat ez dagoelako euskaraz etiketatuta?

Lege egoera desberdina da Euskal Herriko lurraldeetan. Soilik EAEn da derrigorrezkoa euskararen presentzia etiketetan jatorrizko izendapena duten produktuetan. Dena den, kontsumoarekin lotutako kasu guztietan bezalaxe, kontsumitzaile garen aldetik kexa beti aurkez dezakegu, presio neurri gisa.

Bidaltzailea: Emun + Plataforma per la llengua

Erantzun